NORTZUK GARA

DEIKAGEST Errenteria Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu kontzertatu bat da, 15 urtetik gorako gazteen gizarteratzea, hezkuntza eta laneratzea bultzatzeko lan egiten duena. Lanbide heziketan bide praktikoa ikusi, bere gaitasunak eta konpetentziak eskuratzeko eta erakusteko gogoak dituenen ikasleriari zuzendua.

1990ean, Errenteriako Udalak erabaki zuen garai hartan Osabidezko Hezkuntzarako programak izenekoaren alde egitea.

Ondoren Lanbide Hastapeneko programetara igaro ginen, curriculum-ibilbide zabala eta prestakuntza bide berriak eskaintzeko balio izan zutenak, derrigorrezko bigarren hezkuntzako bigarren etapan metodologia dinamikoagoak eta lanbideekin lotuagoak erabiliz.

Legegintza aldaketak Hasierako Lanbide Prestakuntzako programetan eta Integratutako programa iragankorretan birmoldatu gintuzten, orain Oinarrizko Lanbide Heziketa moduan ezagutzen duzuena bihurtu arte.
Beti gizabanakoa kontutan hartuz lan eginez, bere beharretatik, ikaskuntza-erritmoetatik eta ikasteko formula berriak esperimentatzeko beharretatik abiatuta, LANBIDE HEZIKETAREN eremu arautuan sartu gara, proposamen berri batekin: 15 urtetik gorako eta Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortu ez duten ikasleei zuzendutako OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA.

Honako hauek dira gure espezialitate profesionalak OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO prestakuntza eredu honetan:

  • ELEMENTU METALIKOEN FABRIKAZIOKO OINARRIZKO PROFESIONALA
  • AROTZERIAKO ETA ALTZARIGINTZAKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Goi mailako karga teknologiko eta LANBIDE HEZIKETAN ibilbide luzea duten tailerren aldeko apustua egin dugu, 4.0 lan mundurako bideraturik, non digitalizazioak orain arte imajinaezinak diren eszenatokiak sortzen dituen; aldaketa sakonak eta aukera handiak non formakuntza eta informazioa sistema produktiboen etorkizunaren protagonista izan behar duten.

Ezagutza munduari aurre egiteko modu berriak daude, eta guk aztertu eta eskaintzen ditugu. Horretarako, gure ikasleekin batera, orientazioa burutzen dugu, elkarrekin alternatibak bilatuz. Ateak irekitzen ditugu. Izan ere, gure erronka pertsonak dira.

Deikagest Errenteria formación
Deikagest Errenteria

Honekin batera Eskolaratze Programa Osagarriarekin lanean jarraitzen dugu. Bertan ohiko hezkuntza ibilbidea gauzatzeko zailtasun handiak izan dituzten 14-15 urte bitarteko ikasleak parte hartzen dute. Ikasle hauek heuren erreferentziako ikastetxean matrikulaturik jarraitzen badute ere, eskola ordu gehienak gurekin ematen dituzte berriz ere izateko eta ikasteko gozamena berreskuratzeko helburu nagusiarekin.
Egun IKASTETXE PRIBATU KONTZERTATU bat gara, bi prestakuntza aukeretan espezializaturik: ZURGINTZA- ALTZARIGINTZA eta ELEMENTU MEKANIKOEN FABRIKAZIOA.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies